Bilaketa-aukera aurreratuak

Bilaketa-aukera aurreratuak

Erabili ikurrak bilaketa aldatzeko eta emaitzak zehazten laguntzeko.

Aurkitu nahi duzuna denbora gutxiagoan. Erabili hurrengo ikurrak bilaketa-terminoak edo bilaketa-funtzioa bizkor batean aldatzeko:

Ikurra Funtzioa
+ + ikurra aurretik duten termino guzti-guztiak biltzen dituzten webguneak aurkitzen ditu. Normalean ez ikusi egiten diren terminoak bilatzeko aukera ematen du.
" " Esaldia bere horretan bilatzen du.
() Hitz multzo bat duten webguneak aurkitu edo baztertzen ditu.
AND edo & Termino edo esaldi guztiak dituzten webguneak bilatzen ditu.
NOT edo Termino edo esaldi bat duten webguneak baztertzen ditu.
OR edo | Termino edo esaldietako bat dituzten webguneak bilatzen ditu.
Oharrak
  • Modu lehenetsian, bilaketa guztiak AND motako bilaketak dira.
  • NOT eta OR operadoreak maiuskulaz idatzi behar dituzu. Bestela, Bing-ek hitz huts gisa ulertu eta ez ikusi egingo ditu. Hitz hutsak sarritan agertzen diren hitz eta zenbakiak dira eta, testu osoaren bilaketa bizkortzeko, kendu egiten dira.
  • Hitz hutsak eta puntuazio-marka guztiak (gai honetan aipatutako ikurrak salbu) ez ikusi egiten dira, komatxo artean egon ezean edo + ikurra aurretik eduki ezean.
  • Lehenbiziko 10 terminoak soilik erabiltzen dira bilaketen emaitzak eskuratzeko.
  • Termino taldekatzeak eta boolearrak ordena honetan onartzen dira:
    • ()
    • ""
    • NOT – +
    • AND &
    • OR |
  • OR lehentasun gutxien duen operadorea da. Hortaz, bilaketan OR eta beste operadore batzuk erabiltzen dituzunean, idatzi OR terminoak parentesi artean.
  • Hemen azaldutako eginbide eta funtzio batzuk beharbada ez dira erabilgarri egongo zure herrialdean edo eskualdean.

Erlazionatutako gaiak

Bilaketa aurreratuaren gako-hitzak
Operadore-lehentasuna

See more videos...