Iragazi irudiak lizentzia motaren arabera

Iragazi irudiak lizentzia motaren arabera

Erabili lizentzia-iragazkia, erabilera pertsonal edo komertzialetarako erabilgarri egon daitezkeen irudiak bilatzeko.

Modu pertsonalean edo komertzialean erabili, partekatu edota aldatu ahal dituzun irudiak bilatzeko, erabili lizentzia-iragazkia. Iragazkia Creative Commons lizentzia-sistema-n oinarrituta dago. Hautatu iragazki-aukera, zure erabilera-helburuarekin bat datozen irudi-emaitzak ikusteko.

Lizentziaren arabera iragazteari buruz

Hona hemen iragazte-aukerak eta beren erabilerak:

  • Domeinu publikoa: irudiaren sortzaileak ez ditu eskubide esklusiboak aplikatu, legeak ezarritako modurik zorrotzenean. Honi buruzko informazio gehiago.
  • Partekatu eta erabil daiteke: irudiak parteka eta erabil ditzakezu. Ezin dira, ordea, aldatu edo editatu. Halaber, ezin dira helburu komertzialekin aldatu, partekatu eta erabili. Aukera honek emaitza gehien ditu, oro har.
  • Komertzialki partekatu eta erabil daiteke: helburu pertsonal zein komertzialetarako parteka eta erabil ditzakezu irudiak. Ezin dira, aldiz, helburu pertsonal edo komertzialetarako aldatu edo editatu.
  • Komertzialki aldatu, partekatu eta erabil daiteke: irudiak alda, parteka eta erabil ditzakezu. Ezin dira, berriz, helburu komertzialetarako aldatu, partekatu eta erabili.
  • Komertzialki aldatu, partekatu eta erabil daiteke: helburu pertsonal zein komertzialetarako alda, parteka eta erabil ditzakezu irudiak. Aukera honek emaitza gutxien ditu, oro har.

Irudia aurkitu ostean

Nahi duzun irudia aurkitzen duzunean, joan haren jatorrizko webgunera, irudiaren benetako lizentzia zein den ezagutzeko. Ostean, joan zoaz Creative Commons webgunera aukerara eta irakurri arretaz lizentzia eta bere xedapenak, mugak eta atribuzio-eskakizunak. Irakurketa amaitzen duzunean, irudia noiz eta nola erabili jakingo duzu.

Oharra

Bing-ek ez du egiaztatzen edo aditzera ematen lizentzia jakin bat irudi bati lotuta dagoenik edo irudi bat lizentzia zehatz baten arabera erabil dezakezunik.

Lizentziei buruzko galderarik baduzu, irakurri Creative Commons FAQ.

Iragazitako emaitzetan hautatutako lizentziarekin bat ez datozen irudiak agertzen badira, irudien emaitzen orriaren behealdean, sakatu Oharrak eta eman horien berri.

See more videos...