Babestu zure burua malwarearen eta phishing-aren aurka

Babestu zure burua malwarearen eta phishing-aren aurka

Ikasi zergatik jakinarazten dizugun zein diren kaltegarriak edo arriskutsuak izan daitezkeen guneak edo zer egin dezaketen webguneen jabeak hori konpontzeko.

Malware ingelesezko malicious software (programa gaiztoa) terminoaren forma laburra da. Sistema kaltetu edo hondatzeko zehazki diseinatutako programa edo fitxategia da, hala nola, birusa, zizarea edo Troiako zaldia. Bing-ek bilaketen emaitzetako gune arriskutsuak izan daitezkeenak seinalatzen dituzten estekak desgaitzen ditu, eta guneak ordenagailua kalte dezaketen programa gaiztoak deskarga ditzakeela jakinarazten dizu.

Phishing ("fixing" gisa ahoskatuta) ordenagailu erabiltzaileak engainatzeko moda da, informazio pertsonala edo ekonomikoa ezagutzera eman dezaten mezu elektroniko, webgune edo telefono-deien bidez. Ohiko phishing iruzurrak mezu elektroniko batekin hasten dira; mezu horrek iturburu fidagarri baten (adibidez, banku, kreditu-txartelen enpresa edo lineako saltzaile fidagarri baten) abisu ofizial bat dirudi. Mezu elektroniko horrek iruzurrezko webgune batera bideratzen ditu hartzaileak eta bertan, informazio pertsonala eskatzen zaio, esaterako, kontu-zenbakia edo pasahitz bat. Informazio hori identitate-lapurretetarako erabiltzen da. Honi buruzko informazio gehiago: phishing mezu elektronikoak, estekak edo telefono-deiak ezagutzen.

Zergatik markatu da gunea kaltegarri gisa?

Guneak kaltegarri gisa markatzen dira Bing-ek guneko orriren batean eduki kaltegarria detektatzen duenean indexazio prozesuan. Eduki kaltegarria da, besteak beste, ordenagailura programa gaizto bat deskarga dezakeen eraso kode bat. Bing-ek mota horretako orriak ez bisitatzea gomendatzen dizu. Deskarga arriskutsuak saihesteari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu Microsoft segurtasun- eta babes-zentroa.

Zergatik abisu-mezua soilik? Zergatik ez dugu gunea aurkibidetik kendu?

Sarritan, kaltegarri gisa markatutako orriak fidagarriak dira, baina hirugarren gaizto batek eraso ditu, jabeek jakin gabe. Bing emaitza garrantzitsu eta seguruak eskaintzen ahalegintzen denez, webgune horiek emaitza egoki gisa sailkatzea erabaki dugu. Hala ere, abisu-mezu baten bidez jakinarazten dizugu arriskua.

Webguneen jabeentzako informazioa

Webgune baten jabea bazara, zure guneari eta berrikuspen-prozesuari buruzko xehetasun gehiago eskura ditzakezu Laguntza eta jarraibide-gidak orrian:

Hemen azaldutako eginbide eta funtzio batzuk beharbada ez dira erabilgarri egongo zure herrialdean edo eskualdean.

See more videos...