Eman kezka baten berri

Eman kezka baten berri

Emaitza iraingarrien, jabetza intelektualeko kezken edo bestelako kezken berri emateari buruzko informazioa.

URL zehatz batek edo bilaketa-emaitzetan aurkitutako edozein informaziok kezkatzen bazaitu, Bing-ekin harremanetan jar zaitezke kezka horien berri emateko. Kontuan izan kezka bat bidaltzen baduzu, baliteke URLa ezin kentzea bilaketa-emaitzetatik. Bing-ek bilaketa-emaitzak kentzeko aukerak murrizten ditu eta egoera eta baldintza zehatz batzuk kontuan hatzen ditu horiek kendu ahal izateko; horrela, Bing-eko erabiltzaileen informazio garrantzitsurako sarbidea ez da murriztuko.

Oharra

Bing-ek ez du kontrolatzen webguneek argitaratzen duten edo Bing-en bilaketa-emaitzetan agertzen den edukia. Edukia bilaketa-emaitzetatik desagertu egin dela ziurtatzeko, modurik eraginkorrena da edukia argitaratu duen webgunearen arduradunarekin harremanetan jartzea eta edukia ezabatzeko edo kentzeko eskatzea. Bing-ek URLa ezabatzen badu bilaketa-emaitzetatik, baina web-arduradunak ez badu eduki hori kentzen, URLa oraindik agertuko da Bing-eko bilaketa-emaitzetan eta, web-helbidea atzitzen baduzu, eduki hori oraindik ikusiko duzu.

See more videos...