Nola ematen ditu bilaketen emaitzak Bing-ek?

Nola ematen ditu bilaketen emaitzak Bing-ek?

Zergatik kentzen ditugu ondokoak dituzten emaitzak edo webguneetarako estekak edo edukiak: haurren aurkako abusuak, spam-a, babestutako edukia, eduki iraingarria, eduki pribatuak, edo, herrialde edo eskualde batzuetan, helduen edukiak?

Lineako bilatzailea denez, Bing-en helburu nagusia da erabiltzaileak sareko bilaketa-emaitza garrantzitsuenekin konektatzea—eta sareko argitaratzaileek sortutako kalitatezko edukietarako sarbide erraza eskaintzea. Hori egiteko, Bing sarea miatzen du automatikoki orri (edo URL) berrien eta eguneratuen aurkibide bat sortzeko. Aurkibide hori erabiltzaile batek hasitako bilaketa edo akzio baterako garrantzitsuak diren bilaketa-emaitzen multzo gisa bistaratuko du. Orri horien edukiek lineako baliabideak eta edukiak izan ditzake edo horiei erreferentzia egin diezaiekete, esaterako, webguneak, irudiak, bideoak, dokumentuak eta bestelako elementuak. Bilaketen emaitzak ordenagailuaren algoritmoen bidez sortzen dira, bilaketa-terminoak aurkibideko emaitzei lotzeko. Orokorrean, ahalik eta bilaketen emaitzarik zehatz eta erabilgarrienak eskaintzen saiatzen gara. Algoritmoak sortzen ditugu —eta etengabe hobetzen ditugu— emaitzarik garrantzitsu eta erabilgarrienak eskaini ahal izateko.

Algoritmoen araberako zerbitzua denez, Bingzerbitzuak ez ditu indexatutako webguneen funtzionamendua eta diseinua kontrolatzen, ezta indexatutako webguneek argitaratzen dutena ere. Webguneak informazioa sarean eta miatzaileentzat erabilgarri duen bitartean, edonorren esku egongo da Bing edo beste bilaketa-zerbitzuen bidez.

Oharra

Informazioa ez bada dagoeneko webgunean agertzen, baina Bing bilaketen emaitzetan bistaratzen bada, edukia kentzeko tresna erabil dezakezu orria ezabatzeko edo zaharkitutako cachea ezabatzeko eskaera bat bidaltzeko. Edukia kentzeko tresnari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, joan Bing web-arduradunen laguntzarako & informaziorako zentrora (ingelesez).

Microsoft zerbitzuak adierazpen askatasuna errespetatzen du. Banakoek, negozioek eta gobernuek edukia kentzeko eskaerak bidaltzen badizkiote Microsoft-eri, kasu batzuetan, kalitateari, segurtasunari, erabiltzaileen eskaerari, lege garrantzitsuei edota gidalerro publikoei buruzko kezkak daudenean, Bing-ek emaitzak ken ditzake, erabiltzaileei zenbait arriskuri buruz jakinarazi diezaieke edo edukia egokitzeko aukerak eskaini diezaieke. Bing-ek egoera eta baldintza gutxi batzuetara murrizten du bilaketa-emaitzak kentzeko aukera,Bing erabiltzaileen informazio garrantzitsurako duten sarbidea ez mugatzeko.

Ondoren adierazten da Bing zerbitzuak noiz eta nola ezartzen dituen mugak. Bilaketa-emaitzak kentzen direnean, Bing hori buruz garbi izaten saiatzen da. Horrek esan nahi du orriaren behealdean bilaketa-emaitzak kendu direla jakinarazten zaiela erabiltzaileei. Halaber, Bing zerbitzuak kendutako bilaketa-emaitzei buruzko informazioa argitaratuko da 2015eko udazkenean hasiko den Microsoft gardentasun txosten zabalago baten parte.

Gobernuen, banakoen edo bestelakoen legezko eskaerak

Herrialde eta eskualde batzuek bilaketa-zerbitzuen hornitzaileei eragiten dieten lege eta arauak dituzte. Horiek zenbait orri indexatuetarako sarbidea kentzea eskatzen dute. Lege horietako batzuek baimentzen dute banako edo entitate zehatzek emaitzak kentzea eskatzea (esaterako, copyright-eskubideen urraketa, irainak, difamazioa, identifikazio pertsonaleko informazioa, hizketa iraingarria edo bestelako eskubide pertsonalak), besteak berriz, gobernuak kudeatzen eta betearazten dituzte.

Microsoft-ek eskaera bat jasotzen duenean, Bing adierazpen askatasuna eta eduki garrantzitsuetarako sarbide askea errespetatzea alderatzen ditu tokiko legeak betetzearekin. Eskaera edo eskaria berrikusten eta ebaluatzen dugu, baita eskaera edo eskariaren arrazoia eta oinarria ere; ondoren, eskaera egiten ari den aldearen autoritatea edo eskubideak, guk aplika ditzakegun gidalerroak eta erabiltzaileekiko dugun konpromisoa adierazpen askatasunari dagokionez. Azkenik edukirako sarbidea kendu behar dugun ala ez eta noraino erabakitzen dugu.

Mundu-mailako hedadura duten legezko eskaeren eremuen adibideak

Haurren kontrako abusuak dituzten materialak

Haurren kontrako abusuak dituzten edukien ekoizpena eta banaketa, edo horietarako sarbidea, mundu-mailan zigortzen da eta orokorki legez kontrakoa da. Zoritxarrez, haurren abusuak ez dira kontu berria, eta Internetek umeen aurkako krimenak egiten dituztenentzako bide asko eskaintzen du. Bing-ek beste teknologia- eta industria-taldeekin, poliziarekin eta gobernuaren nahiz gobernuz kanpoko erakundeekin batera egiten du lan linean eduki ikaragarri hori zabaltzea gelditzen laguntzeko. Horretarako bide bat haurren kontrako abusuen edukia duten orriak kentzea da. Agentzia fidagarriek webguneak berrikusi ondoren (edo webgune horiek Microsoft PhotoDNA bidez identifikatu ondoren), guneren batek haurren kontrako abusuak dituela edo sexu esplotazioarekin lotura duela zehazten badute, kendu egiten ditugu.

Hain zuzen ere, Internet Watch Foundation (Erresuma Batua) erakundeak, NCMEC (AEB) erakundeak edo FSM (Alemania) erakundeak detektatu dituzten aurkibideko orriak kentzen ditugu; betiere erakundeak uste badu (dagokion araudiaren arabera) orriek haurren aurkako abusuen edukia ostatatzen dutela edo abusuetarako sarbidea eskaintzen dutela. Emaitza horien estekak ez bistaratzeak ez du esan nahi Internet bidez atzi ezin daitezkeenik edo Bing ez den beste arakatzaileen bitartez aurki ezin daitezkeenik. Hala ere, eduki horien bilaketa zailtzen du eta etekin-aukerak mugatzen ditu.

Copyright-eskubideen urraketa

Bing-ek jabetza intelektuala eta copyrighta errespetatzea sustatzen du, baina, aldi berean, zenbait copyright-legeen arabera aplikagarriak izan daitezkeen erabiltzaileen erabilera-eskubideak onartzen ditu. Copyright-jabearen eskubideak urratzen dituen materiala duten webguneetarako estekak erakusten dituzten bilaketa emaitzak ken dezake Bing-ek, betiere, copyrightaren jabeak edo baimena duen agente batek copyright urraketaren legezko abisua jasotzen badugu.

Eskubideen jabea bazara eta jabetza intelektualari buruzko kezkaren bat baduzu Bing-ek estekatzen duen webgune baten edukiari dagokionez, edo Bing iragarki bati dagokionez, ikusi Bidali urratze-orria.

Kalitatea, segurtasuna eta erabiltzaileen eskariak

Zenbait egoeratan, kalitatea, segurtasuna eta gure erabiltzaileek nahi dutena ulertzean Bing-ek emaitza jakin batzuk kentzea erabaki dezake, erabiltzaileak abisatu nahiz haiei irakatsi nahi izan dezake edo emaitzak egokitzeko aukerak eman diezaieke.

Kalitatearen, segurtasunaren eta erabiltzaileen eskariaren adibideak

Spam-a

Bing aurkibidean bildutako zenbait orri laguntza gutxikoak (edo batere laguntzazkoak) gerta dakizkieke erabiltzaileei. Gerta daiteke orriek bilaketa- eta iragarki-sistemak modu artifizialean moldatzea, euren garrantzia handitu eta emaitzetan baliagarriagoak diren beste gune batzuei gailentzeko. Orri horietako batzuek bilaketa gaiarekin zerikusi gutxi edo batere ez duten edukia eta iragarkiak edo iragarkiz beteriko webguneetarako estekak dituzte soilik. Erabiltzaileen bilaketa-esperientzia hobetzea eta eduki garrantzitsuagoa eskaintzea direla bide, Bing zerbitzuak bilaketen emaitza horiek ken ditzake. Horrez gain, Bing algoritmoak doi ditzakegu bilaketetan orri garrantzitsu eta baliagarriagoak ager daitezen.

Informazio pertsonal konfidentziala, irudi pribatuen baimenik gabeko banaketa barne

Batzuetan, guztion eskura dauden webguneek baimenik gabe edo segurtasun- eta pribatutasun-arazoak sor ditzaketen egoeretan argitaratzen dute informazio pertsonal konfidentziala (nahita zein nahigabe). Besteak beste, erregistro pribatuak, telefono-zenbaki pribatuak, identifikazio-zenbakiak, etab. nahigabe argitaratzen dituzte edo helbide elektronikoen pasahitzak, saio-hasierako kredentzialak, kreditu-txartelen zenbakiak edo bestelako datuak nahita eta intentzio txarrarekin argitaratzen dituzte iruzur edo hacking-erako erabiliak izan daitezen. Egiaztatzean, Bing-ek bilaketa-emaitza horiek kenduko ditu.

Beste adibide bat da norbaitek beste pertsona baten irudi pribatuak sarean partekatzen dituenean pertsona horren baimenik gabe. Kulturalki, pertsona baten pribatutasunaren inbasio larria da hori, askotan "mendekuzko pornoa" deritzo. Biktimei beren irudien eta pribatutasunaren kontrola berreskuratzen laguntzeko, berrikusitakoan, Bing-ek argazki eta bideo horietarako estekak ken ditzake bilaketa-emaitzetatik. Baimenik gabeko argazkiei eta bideoei buruz jakinarazteko, biktimek inprimaki bat bete behar dute gure berri emateko web-orrian.

Inprimakian azaltzen den bezala, informazioak erabilgarri jarraituko du sarean Bing zerbitzuak bilaketa-emaitza garrantzitsuak kentzen baditu ere. Webgunearen jabea da argitaratutako informazioaren pribatutasunari buruzko kezkak azaltzeko pertsonarik egokiena; beraz, inprimakiak webgunearen jabearekin harremanetan jartzera zuzentzen ditu biktimak sareko edukia ken dezaten..

Helduentzako edukiak

Bing-ek Bilaketa seguruko ezarpenak eskaintzen ditu. Ezarpen horiek bilaketen emaitzetan aplikatu beharreko helduen edukien iragazki mota ezartzeko aukera ematen dute. Bing-ek ez du nahi iraingarria edo kaltegarria izan daitezkeen edukiak erakutsi, eskatu ezean. Modu lehenetsian, Bilaketa segurua moderatua moduan dago ezarrita herrialde eta eskualde gehienetan. Horrek, irudi eta bideo esplizituen bilaketen emaitzak mugatzen ditu, baina ez testu esplizituenak.

Oharra

Herrialde edo eskualde desberdinek tokiko ohitura, lege edo arau erlijioso nahiz kultural diferenteak izan ditzakete helduentzako edukia bistaratzeari buruz (edo helduentzako edukia atzitzen duten bilaketa-emaitzei buruz.) Honek Bing zerbitzuaren Bilaketa seguruaren ezarpen lehenetsiak eragin dezake zenbait herrialde eta eskualdetan. Tokiko lege, ohitura eta arau garrantzitsuak garatu ahala ezarpen horiek berriro ebaluatzen ahalegintzen gara.

Abisuak (legez kontrako sendagaien salmentak, malwarea)

Publikoari kalte larriak eragiteko arrisku handia dagoenean, seguruak ez diren sendagai faltsuak edo bestelako droga ilegalak (legez kontrako sendagaiak) erosteko unean edo ustezko malwarea duten guneak atzitzeko orduan, Bing-ek informatutako erabakiak hartzen lagundu nahi die erabiltzaileei. Helburu hori ahaztu gabe, Bing.com helbidean abisu-multzo bat eskaintzen diegu erabiltzaileei seguruak ez diren guneak ikusteak ekar dezakeen arriskuei buruzko informazioarekin. Ez dugu eragotziko erabiltzaileek webgune bat ikustea. Hala ere, abisuak arriskuei buruz ohartzen die erabiltzaileei eta baliabidetarako estekak eskaintzen dizkie; bertan, lineako farmazia seguruak hautatzeari buruzko informazio gehiago lor dezaketen.

Legez kontrako medikamentuetan, abisu hau agertuko da Bing erabiltzaile batek farmazia-webgune baten sartzen saiatzen denean eta gune hori FDAk (Droga eta Elikagaien Administrazioak) legez kontrako jarduerak gauzatzen dituen lineako farmazia faltsu gisa aipatu duenean, hau da, AEBko erabiltzaileei arriskutsuak izan daitezkeen, onartu gabeko eta oker markatutako sendagaiak eskaintzen dienean.

Erlazionatutako gaiak

Kendu cachean gordetako orriak Bing-etik
Bidali eskaera bat Bing-etik edukia kentzeko
Eman helduentzako edukiaren edo eduki iraingarriaren berri
Blokeatu helduen edukia Bilaketa seguruarekin

See more videos...