Bing barrari buruz

Bing barrari buruz

Bilatu webean, begiratu posta elektronikoa, eskuratu trafiko-txostenak, berriketa egin Facebook-eko lagunekin eta askoz gehiago Bing barrarekin.

Bing barraren azken bertsioa erabil dezakezu webean bilatzeko, posta elektronikoa begiratzeko, eguraldi-iragarpenak ikusteko, trafiko-txostenak eskuratzeko, Facebook-en eguneratzeak ikusteko eta askoz gehiagorako.

Eginbideak

  • Sartu bizkor batean Bing Albisteak aplikaziora, eskuratu munduko hainbat hiritako eguraldi-informazioa eta iragarpenak, begiratu Outlook.com eta egon eguneratuta Facebook-eko lagunekin, besteak beste. Hori guztia une horretan zauden web-orritik irten gabe.
  • Bilatu webean edozein webgunetatik. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Bilatu webean.
  • Jaso eginbide, eduki berri eta interesatzen zaizkizun bestelako gauzei buruzko jakinarazpenak weba arakatzen duzun bitartean. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Informatuta egon Bing barraren alertekin.
  • Batu Bing sariak programara eta eskuratu kredituak bilaketak egite hutsarekin, gero sariekin trukatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Bing Sarien FAQ.

Sistema-eskakizunak

  • Windows 7 edo berriagoa, Windows Vista
  • Internet Explorer 7 edo berriagoa
  • 100 MB libre disko gogorrean
Oharrak
  • Windows 8 erabiltzen baduzu, joan mahaigainera Bing barra erabiltzeko.
  • Instalatu ondoren, Bing barra agertuko da Internet Explorer-en leiho bakoitzaren goialdean, weba arakatzen duzunean.
  • Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.
  • Hemen azaldutako eginbide eta funtzio batzuk beharbada ez dira erabilgarri egongo zure herrialdean edo eskualdean.

Erlazionatutako gaiak

Instalatu Bing barra
Ezin dut Bing barra ikusi

See more videos...