Sartu posta elektronikoan Bing barratik

Sartu posta elektronikoan Bing barratik

Ikasi posta-kontua gehitzen eta kentzen, mezuak idazten eta ezabatzen eta posta elektronikoaren ohiko erroreak konpontzen.

Bing barrako Posta botoiarekin Gmail, Yahoo! Posta edo Outlook.com-eko sarrerako ontziko azken mezu elektronikoen aurrebista ikus dezakezu, baita posta elektronikoaren alertak jaso ere.

Lehendik daukazun posta-kontua Bing barrarekin erabiltzeko konfiguratu ondoren, Bing barrak automatikoki begiratuko du mezu berririk daukazun hamar minutuz behin.

Konfiguratu posta-kontua Bing barrarekin erabiltzekoexpando image
  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Aukeratu posta-kontuaren hornitzailearen izena.
  3. Sartu posta-kontuaren erabiltzaile-izena eta pasahitza.
  4. Egin klik Bidali botoian.
Gehitu beste posta-kontu bat Bing barranexpando image

Posta-kontu bat baino gehiago gehi ditzakezu Bing barran, eta Posta botoia erabil dezakezu kontu bakoitzeko mezuak bereizita ikusteko.

  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Aukerak botoian.
  3. Egin klik Gehitu botoian.
  4. Aukeratu posta-kontuaren hornitzailearen izena.
  5. Sartu posta-kontuaren erabiltzaile-izena eta pasahitza.
  6. Egin klik Bidali botoian.
Kendu posta-kontu bat Bing barratikexpando image
  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Aukerak botoian.
  3. Hautatu kendu nahi duzun kontua.
  4. Egin klik Kendu botoian.

Posta-kontu bat edo gehiago konfiguratu ondoren Bing barrarekin erabiltzeko, Bing barrako Posta botoia erabil dezakezu azken mezu elektronikoak ikusteko, sarrerako ontzira joateko, mezu elektroniko jakin bat arakatzailean irekitzeko, mezu elektronikoak ezabatzeko, eta mezu elektroniko berriak prestatzeko.

Ikusi azken mezu elektronikoen aurrebistaexpando image
  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Postaren ikuspegi zabalduan, egin klik nahi duzun posta-kontuaren ikonoan. Sarrerako ontzi bakoitzean irakurri gabe dauzkazun mezuen kopurua erakusten dute ikonoek.
  3. Posta-kontuan jasotako azken mezuak zerrendatzen dira. Egin hauetako bat edo gehiago:
    • Mezu bat irekitzeko arakatzailearen leihoan, egin klik mezu-zerrendan.
    • Mezu berririk dagoen begiratzeko, Postaren ikuspegi zabalduaren goi-eskuinaldean egin klik Freskatu botoian Posta elektronikoa freskatzeko botoiaren irudia Bing barran.
    • Posta botoian klik egiten duzunean zein posta-kontu bistaratuko diren aldatzeko, egin klik Aukerak botoian. Hautatu nahi duzun posta-kontua, egin klik gora gezian kontua zerrendaren goialdean agertu arte, eta ondoren egin klik Itxi botoian.
Prestatu mezuaexpando image
  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Postaren ikuspegi zabalduan, egin klik nahi duzun posta-kontuaren ikonoan.
  3. Postaren ikuspegi zabalduaren goi-eskuinaldean, egin klik Prestatu botoian Posta elektronikoa freskatzeko botoiaren irudia Bing barran.
Ezabatu mezuaexpando image
  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Postaren ikuspegi zabalduan, egin klik nahi duzun posta-kontuaren ikonoan.
  3. Seinalatu ezabatu nahi duzun mezua, eta ondoren egin klik mezuaren ezkerraldean agertzen den X gorriaren ikonoa.
Ireki sarrerako ontzia arakatzaileanexpando image
  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Postaren ikuspegi zabalduan, egin klik nahi duzun posta-kontuaren ikonoan.
  3. Postaren ikuspegi zabalduaren goialdean, egin klik posta-kontuaren izenean.
Arazo-konpontzea "Eman zure web-postako konturako sarbidea" errore-mezua Gmail kontu batekinexpando image

Errore-mezu hori jasotzen baduzu Gmail kontu bat erabiltzen saiatzen zarenean Bing barrarekin, beharbada IMAP gaitu beharko duzu zure konturako Gmail-en webgunean.

  1. Hasi saioa zure Gmail kontuan.
  2. Goi-eskuinaldeko izkinan, egin klik Ezarpenak botoian.
  3. Egin klik Desbideratzeak eta POP/IMAP fitxan.
  4. Hautatu Gaitu IMAP, eta ondoren egin klik Gorde aldaketak botoian.
  5. Saiatu berriro Gmail kontua Bing barrarekin erabiltzen.
Arazo-konpontzea "Zure posta elektronikoa ezin da eskuratu une honetan" errore-mezuaexpando image

Errore-mezu hori jasotzen baduzu Bing barran posta-kontu bat gehitzen duzunean, beharbada erabiltzaile-izena edo pasahitza oker sartu duzulako izango da, edo kontua Bing barran gehitu zenuenetik pasahitza aldatu duzulako bestela.

  1. Sakatu Posta botoia Posta botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Aukerak botoian.
  3. Egin klik arazoa sortzen ari den posta-kontuan.
  4. Egin klik Editatu botoian.
  5. Sartu posta-kontuaren erabiltzaile-izena eta pasahitza.
  6. Egin klik Bidali botoian.
Oharrak
  • Modu lehenetsian, Bing barrak alerta bat erakusten du Bing barraren behealdean mezu berri bat jasotzen duzunean. Jakinarazpenak desaktibatzeko, sakatu Posta botoiaPosta botoiaren irudia Bing barran eta egin klik Aukerak botoian. Desautatu Gaitu posta-alertak kontrol-laukia, eta ondoren egin klik Itxi botoian.
  • Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.

Erlazionatutako gaiak

Bing barrari buruz
Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak
Ezin dut Bing barra ikusi

See more videos...