Sartu Facebook kontuan Bing barratik

Sartu Facebook kontuan Bing barratik

Ikasi Facebook-en saioa hasten, zure egoera eguneratzen, lagunen eguneratzeak iruzkintzen eta askoz gehiago.

Bing barrako Facebook botoiarekin oso erraz ikus ditzakezu Facebook-eko lagunen egoera-eguneratzeak, argazkiak eta mezuak. Bizkor egunera dezakezu zure egoera, edo lagun baten egoera-eguneratzea iruzkindu edo gustatzen zaizula adierazi, eta eguneratuta egon zaitezke mezu, jakinarazpen eta lagun-eskaera berriei dagokienez.

Hasi saioa zure Facebook kontuanexpando image
Oharra

Hemen ematen dituzun baimenak Bing barran zein Bing-en aplikatuko dira. Horrek esan nahi du FacebookBing barrara konektatzen duzunean, FacebookBing-en bilaketa-zerbitzura ere konektatzen duzula.

  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Hasi saioa Facebook-en botoian.
  3. Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza, eta ondoren egin klik Hasi saioa botoian.
  4. Facebook botoia erabiltzen duzun lehen aldian, Bing-i zure informazioa ikusteko baimena eman nahi diozun galdetuko zaizu. Egin klik Onartu botoian.

    Zure datuak modu pribatuan mantenduko dira, eta ez dira zure ordenagailuan edo beste inon biltegiratuko. Behin bakarrik eman beharko duzu baimena.

Bing-ek baimen hauek erabiltzen ditu bilaketen emaitza hobetuak eta esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko; hori dena zure Facebook-eko lagunen laguntzaz. Ikusiko dituzun bilaketa sozialen emaitzek Facebook-eko informazio publikoa (baimenak emanez gero, pribatua ere) erabiltzen dute emaitza garrantzitsuenak goialdean bistaratzeko.

Bing-ek ez du ezer automatikoki partekatzen. Facebook-en argitaratzea aukeratzen duzun Bing-eko bilaketa, emaitza eta iruzkinak soilik partekatzen dira, bai eta baimendutako atsegiteak, argazkiak eta informazio publikoa ere.

Itxi saioa zure Facebook kontuanexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Goi-eskuinaldeko izkinan, egin klik gezi-botoian.
  3. Egin klik Itxi saioa botoian.
Eguneratu zure egoeraexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Facebook leihoaren goialdean, egin klik testu-koadroan.
  3. Idatzi zure egoera-mezu berria, eta egin klik Partekatu botoian.
Iruzkindu lagun baten eguneratzeaexpando image

Bing barrako Facebook-eko albiste-jarioak zure lagunen azken egoera-eguneratzeak erakusten ditu.

  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Iruzkindu nahi duzun eguneratzearen azpian, egin klik Iruzkina botoian.
  3. Sartu mezua, eta ondoren egin klik Iruzkina botoian.
Adierazi lagun baten eguneratzea atsegin duzun edo ezexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Eguneratzearen azpian, egin klik Atsegin duzu edo Ez dut atsegin estekan.
Ikusi besteek egindako iruzkinakexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Eguneratze jakin bati buruz Facebook-eko erabiltzaileek utzitako iruzkinen guztizko kopurua bistaratuko da iruzkin-ikonoaren alboan Facebook-eko iruzkinen ikonoaren irudia Bing barran. Iruzkinak ikusteko, egin klik iruzkinen ikonoan.
  3. Zuk Bing barratik ikus ditzakezunak baino iruzkin gehiago badaude, egin klik Ikusi denak botoian Facebook webguneko iruzkinen zerrenda irekitzeko.
Ikusi eguneratze baten "Atsegin dut" kopuruaexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Eguneratze jakin bati buruz Facebook-eko erabiltzaileek utzitako "Atsegin dut" oharren guztizko kopurua bistaratuko da Atsegin dut ikonoaren alboan Facebook-eko atsegin dut ikonoaren irudia Bing barran.
Ikusi lagunek bidalitako azken argazkiakexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Argazkiak botoian.
  3. Egin hauetako bat edo gehiago:
    • Albumaren izena edo argazkiaren epigrafea ikusteko, seinalatu albuma edo argazkia.
    • Facebook webguneko argazki bat irekitzeko, egin klik argazkian.
Ikusi lagun-eskaerakexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Lagun-eskaerarik badaukazu, eskaeren kopurua bistaratuko da lagun-eskaeren ikonoaren ondoan Facebook-eko lagun-eskaeren ikonoa Bing barran. Eskaerak ikusteko, egin klik Lagun-eskaeren ikonoan.
  3. Zuk Bing barratik ikus ditzakezunak baino lagun-eskaera gehiago badaude, egin klik Ikusi denak botoian Facebook webguneko iruzkinen zerrenda irekitzeko.
  4. Lagun-eskaera bati erantzuteko, egin klik pertsonaren izenaren gainean, eta ondoren aukeratu eskaera berretsi nahi duzun edo ez ikusi egin nahi diozun.
Ikusi mezuakexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Irakurri gabeko mezurik badaukazu, mezuen kopurua bistaratuko da mezuen ikonoaren ondoan Facebook-en irakurri gabeko mezuen ikonoaren irudia Bing barran. Mezuen zerrenda ikusteko, egin klik Mezuen ikonoan.
  3. Zuk Bing barratik ikus ditzakezunak baino mezu gehiago badaude, egin klik Ikusi denak botoian Facebook webguneko mezuen zerrenda irekitzeko.
  4. Facebook webguneko mezu bat irekitzeko, egin klik mezuaren izenburuan. Irakurri gabeko mezuen izenburuak lodiz bistaratzen dira.
Ikusi jakinarazpenakexpando image
  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Irakurri gabeko jakinarazpenik badaukazu, jakinarazpenen kopurua bistaratuko da jakinarazpenen ikonoaren ondoan Facebook-eko jakinarazpenen ikonoaren irudia Bing barran. Jakinarazpenen zerrenda ikusteko, egin klik Jakinarazpenen ikonoan.
  3. Zuk Bing barratik ikus ditzakezunak baino jakinarazpen gehiago badaude, egin klik Ikusi denak botoian Facebook webguneko jakinarazpenen zerrenda irekitzeko.
  4. Facebook webguneko Jakinarazpen baten iturburua irekitzeko irekitzeko, egin klik jakinarazpenaren izenburuan.
Aktibatu Facebook alertakexpando image

Bing barrako Facebook botoiak alerta gainerakorrak erakuts diezazkizuke zure lagunek mezuak bidaltzen dizkizutenean edo Facebook-eko jakinarazpen edo lagun-eskaera berri bat jasotzen duzunean. Bing barrak Facebook-eko jarduera berririk dagoen begiratzen du hamar minutuz behin.

  1. Egin klik Facebook botoian Facebook botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Aukerak botoian.
  3. Hautatu Bistaratu alertak Facebook-eko mezu, jakinarazpen edo lagun-eskaera berriak dauzkadanean kontrol-laukia.
  4. Egin klik Itxi aukeran.
Oharrak
  • Facebook botoiak alerta bat bistaratzen du lagun-eskaera, jakinarazpen edo mezu berri bat jasotzen duzun bakoitzean azken aldiz Facebook botoia sakatu zenuenetik.
  • Bing barrako Facebook-eko albiste-jarioak ez ditu erakusten zenbait aplikaziotako eguneratzeak, Farmville-koak adibidez.
  • Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.
  • Hemen azaldutako eginbide eta funtzio batzuk beharbada ez dira erabilgarri egongo zure herrialdean edo eskualdean.

Erlazionatutako gaiak

Bing barrari buruz
Ezin dut Bing barra ikusi
Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak
Berriketa egin Facebook-eko lagunekin

See more videos...