Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak

Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak

Gehitu, mugitu edo kendu botoiak Bing barratik.

Bing barrako botoiak gehi eta ken ditzakezu, eta botoiak agertzeko ordena alda dezakezu.

  1. Bing barraren eskuinaldean, egin klik Ezarpenak botoian Bing barraren ezarpenen ikonoaren irudia.
  2. Aplikazioak fitxan, egin hauetako bat edo gehiago:
    • Botoi bat gehitzeko, aukeratu Gehi ditzakezun beste aplikazio batzuk zerrendan, eta ondoren sakatu Gehitu.
    • Botoi bat kentzeko, aukeratu Dagoeneko tresna-barran dauden aplikazioak zerrendan, eta ondoren sakatu Kendu.
    • Botoi bat lekuz aldatzeko, aukeratu Dagoeneko tresna-barran dauden aplikazioak zerrendan, eta ondoren erabili Gora eta Behera gezi-botoiak posizioa aldatzeko.
  3. Egin klik Itxi aukeran.
Oharrak
  • Ezin da kendu Bing barraren bilaketa-koadroa.
  • Botoi bat ez baduzu ikusten Bing barran gehitu ondoren, handiagotu Internet Explorer arakatzailearen leihoaren zabalera.
  • Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.

Erlazionatutako gaiak

Bing barrari buruz
Instalatu Bing barra

See more videos...