Parte hartu ala ez Bing barraren esperientzia hobetzeko programan

Parte hartu ala ez Bing barraren esperientzia hobetzeko programan

Lagundu Bing barraren kalitatea eta errendimendua hobetzen.

Bing barra erabiltzen duzunean, Bing barraren esperientzia hobetzeko hautazko programan parte hartzea aukera dezakezu. Programa horrek ordenagailuari, bilaketei, bisitatzen dituzun webguneen helbideei eta Bing barra erabiltzeko moduari buruzko informazioa biltzen du. Informazio horrek gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea eta errendimendua hobetzen laguntzen digu, eta mezu baztergarriak eta phishing iruzurrak zure sarrerako ontzitik kanpo mantentzen ere bai. Bing barra gaituta dagonean, bilaketen sailkapena eta garrantzia eta Bing zerbitzuen errendimendua hobetzeko informazioa biltzen dugu.

Zure pribatutasuna babesten laguntzeko, ez dugu erabiltzen programa honen bitartez bildutako informaziorik zu identifikatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, edo iragarkiak bidaltzeko. Halaber, informazio hori zu zuzenean identifikatzen zaituen edozein kontu-informaziotatik bereizita gordetzen dugu, izen, helbide elektroniko edo telefono-zenbakietatik bereizita, esate baterako. Programa honen bidez bildutako informazioa anonimo bihurtu edo ezabatu egiten dugu 18 hilabeteren buruan.

Bing barra instalatzen duzunean, parte hartu nahi duzun erabaki dezakezu. Horretarako, hautatu edo desautatu Hobetu nire esperientzia kontrol-laukia instalazioa burutzeko Amaitu botoia sakatu aurretik.

  1. Ireki web-arakatzailea.
  2. Bing barraren eskuinaldean, egin klik Ezarpenak botoian Bing barraren ezarpenen ikonoaren irudia.
  3. Sakatu Kalitatea atala, hautatu Ez, ez dut parte hartu nahi, eta ondoren sakatu Itxi.

Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.

Erlazionatutako gaiak

Microsoft-en pribatutasun- eta segurtasun-gidalerroari buruz

See more videos...