Ikusi errepide-mapak Bing barratik

Ikusi errepide-mapak Bing barratik

Ikusi mapak, eskuratu gidatzeko jarraibideak eta trafiko-informazioa Bing barran.

Bing barrako Mapak botoiarekin, Bing Mapak zerbitzuko errepideen mapak eta aireko mapak ikus ditzakezu. Eskuratu trafiko-informazioa, mapa-helbideak eta gidatzeko jarraibideak, dena une horretan zauden web-orritik irten gabe.

Ikusi mapakexpando image
  1. Egin klik Mapak botoian Mapak botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin hauetako bat edo gehiago:
    • Kokaleku jakin batera joateko, idatzi helbidea maparen goialdeko koadroan, eta ondoren sakatu Bilatu botoia.
    • Mapa beste kokaleku baterantz eramateko, sakatu eta arrastatu mapa.
    • Handiagotzeko edo txikiagotzeko, egin klik maparen leihoko plus eta minus botoietan, edo egin klik mapan eta erabili saguaren gurpil-botoia.
    • Mapako kokaleku jakin bat handiagotzeko, egin klik bikoitza kokaleku horren gainean.
Aldatu maparen estiloaexpando image
  1. Egin klik Mapak botoian Mapak botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin hauetako bat edo gehiago:
    • Uneko mapa-arearen aireko argazkiak ikusteko, sakatu Airekoa botoia. Aireko argazkiak ez daude erabilgarri area guztietarako. Ez bada aireko argazkirik erakusten, saiatu mapa handiagotzen edo txikiagotzen.
    • Uneko mapa-arearen errepide-mapa ikusteko, sakatu Errepidea botoia.
    • Uneko trafiko-egoera gainjartzeko mapan, sakatu Trafikoa botoia. Metropoli-area gehienetako trafiko-datuak erabilgarri egoten dira.
Aldatu uneko kokalekuaexpando image
  1. Egin klik Mapak botoian Mapak botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Aukerak botoian.
  3. Idatzi Mapak botoian klik egitean agertzea nahi duzun kokalekuaren helbidea, zure etxeko helbidea adibidez.
  4. Sakatu Gorde.
Eskuratu kokaleku lehenetsitik abiatuta gidatzeko jarraibideakexpando image
  1. Egin klik Mapak botoian Mapak botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Ezarri bidaia hasteko kokaleku lehenetsia (etxeko helbidea adibidez).
  3. Idatzi helburuko helbidea maparen goialdeko koadroan, eta ondoren sakatu Bilatu botoia.
  4. Mapak helburuko kokalekura salto egingo du, eta zehaztutako helbidea iltze batekin nabarmenduko du. Bing Mapak webgunea irekitzeko eta gidatzeko jarraibideak bistaratzeko, seinalatu iltzea, eta ondoren egin klik Eskuratu gidatzeko gidalerroak Bing-en.
Aktibatu edo desaktibatu gomendatutako kokalekuakexpando image

Zenbait webgune bisitatzen dituzunean, denda batena adibidez, Bing barrako Mapak botoiak ikono berri bat bistaratuko du. Hori ikusten duzunean, egin klik Mapak botoian kokaleku aipagarria bistaratzeko, dendak zure kokaleku lehenetsitik gertuen duen saltokia adibidez. Ez baduzu nahi Bing barrak kokalekuak gomendatzea modu horretan, eginbidea desaktiba dezakezu.

  1. Egin klik Mapak botoian Mapak botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Aukerak botoian.
  3. Hautatu edo desautatu Mapatu ikusten ditudan negozioen webguneen inguruko kokalekuak kontrol-laukia.
  4. Sakatu Gorde.
Oharrak
  • Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.
  • Hemen azaldutako eginbide eta funtzio batzuk beharbada ez dira erabilgarri egongo zure herrialdean edo eskualdean.

Erlazionatutako gaiak

Bing barrari buruz
Ezin dut Bing barra ikusi
Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak

See more videos...