Ikusi eguraldi-iragarpenak

Ikusi eguraldi-iragarpenak

Ikusi uneko eguraldia eta bost eguneko iragarpena Bing barran.

Bing barrako Eguraldiaren botoiarekin, munduko hainbat hiritako eguraldi-egoerak eta iragarpenak bistara ditzakezu. Gainera, hiri lehenetsi bat aukera dezakezu, eta hiri horretako eguraldiaren uneko egoera ikusi begiratu batean, Eguraldiaren botoian bertan bistaratuta.

Ikusi eguraldi-txostenaexpando image

Eguraldiaren botoiak zure kokaleku lehenetsiko uneko eguraldiaren adierazpen grafiko bat bistaratzen du automatikoki. Eguraldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin hauetako bat:

  • Zure kokaleku lehenetsiko uneko eguraldiari buruzko informazio xehatua eta bost eguneko iragarpena ikusteko, egin klik Eguraldia botoian Eguraldia botoiaren irudia Bing barran.
  • Beste kokaleku bateko uneko eguraldiari buruzko informazio xehatua ikusteko, sakatu Eguraldia botoia Eguraldia botoiaren irudia Bing barran; ostean, egin klik ezkerrerako eta eskuinerako gezi-botoietan, gehitutako beste kokalekuetako eguraldi-iragarpenak ikusteko.
Gehitu kokaleku bat edo aldatu hiri lehenetsiaexpando image
  1. Egin klik Eguraldia botoian Eguraldia botoiaren irudia Bing barranBing barran.
  2. Egin klik Aukerak botoian.
  3. Egin hauetako bat edo gehiago:
    • Zerrendan hiri bat gehitzeko, sakatu Gehitu, idatzi hiriaren izena, sakatu Bilatu, eta ondoren egin klik nahi duzun hirian.
    • Eguraldi-iragarpenetan zehar klik egiten duzunean hiriak agertzeko ordena aldatzeko, hautatu hiria, eta ondoren egin klik Gora eta Behera gezi-botoietan.
    • Hiri lehenetsia aldatzeko, hautatu nahi duzun hiria zerrendan, eta ondoren sakatu Lehenetsi. Zure hiri lehenetsiko eguraldia bistaratuko da beti Eguraldia botoian, eta lehendabizi agertuko da Bing barrako Eguraldiaren botoian klik egiten duzunean.
  4. Egin klik Itxi aukeran.
Oharrak
  • Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.
  • Hemen azaldutako eginbide eta funtzio batzuk beharbada ez dira erabilgarri egongo zure herrialdean edo eskualdean.

Erlazionatutako gaiak

Bing barrari buruz
Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak

See more videos...