Itzuli webguneak

Itzuli webguneak

Bing barrak automatikoki itzuliko dizkizu web-orrialdeak.

Bing barra Translator itzulpen automatikoko doako zerbitzua da, eta webguneetako testua berehala beste hizkuntza batzuetara itzultzeko erabil dezakezu. Bing barra Translator-ek Microsoft Translator itzulpen automatiko estatistikoaren teknologia erabiltzen du; teknologia horrek, hain zuzen, hitz eta esaldi ezagunak beste hizkuntzetako baliokideekin mapatzen ditu. Itzulpen automatikoa oso erabilgarria izan daiteke webgune bateko informazioaren oinarria uler dezaten hizkuntza hori ama hizkuntzatzat ez duten hiztunek, baina makina bat ez da berezko hiztun bat, eta makina bidez itzulitako testuak ez du zertan % 100 zuzena izan.

  1. Ireki Internet Explorer.
  2. Nabigatu itzuli nahi duzun web-orrira.
  3. Egin klik Itzuli botoian Itzuli botoiaren irudia Bing barranBing barran.

    Ez baduzu ikusten Itzuli botoia, gehitu botoia Bing barran. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak.

  4. Orriaren goialdeko Translator barran, hautatu zein hizkuntzatan agertzea nahi duzun webgunea.

    Web-orrian itzulitako edozein esaldi jatorrizko hizkuntzan ikusteko, seinalatu itzulpena.

Bing barra Translator-i buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, joan Microsoft Translator etxeko orrira. Onartutako hizkuntzei, oharrak bidaltzeari edo Microsoft Translator-i buruzko bestelako galderei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Microsoft Translator laguntza.

Oharrak
  • Zure arakatzailearen hizkuntza lehenetsia ez den beste hizkuntza batean idatzitako web-orri bat bisitatzen baduzu, Bing barra Translator-ek automatikoki galdetuko dizu itzuli nahi duzun. Web-orria zure arakatzailearen hizkuntza lehenetsira itzultzeko, Bing barra bilaketa-koadroaren azpian agertzen den alertan egin klik Bai botoian.
  • Bing barra Translator aktibatuta egongo da web-orri hori ikusten ari zaren bitartean. Beste web-orri batera joaten zarenean, Bing barra Translator desaktibatuta geratuko da zuk berriro itzultzea aukeratu arte.

Erlazionatutako gaiak

Bing barrari buruz

See more videos...