Eguneratu Bing barra

Eguneratu Bing barra

Eduki beti Bing barraren azken bertsioa.

Bing-en beti lanean ari gara Bing barra hobetzeko, lehendik dauden eginbideak hobetuz eta eginbide berriak sortuz zuk gozatzeko. Bing barraren eguneratze hauek automatikoki bideratzen dira, eta ez daukazu ezer egin beharrik.

Eginbide berri bat ateratzen badugu edo lehendik dagoen eginbide bat nabarmen hobetzen badugu, eguneratzearen berri emango dizun alerta bat ikusiko duzu.

  • Batzuetan, botoi berri bat agertuko da Bing barran, ikono berri batekin eta Berria dioen adierazle batekin.
  • Beste batzuetan, eskuz gehitu beharko duzu botoi berria, Bing barran ikusgai egon aurretik. Bing barraren eskuinaldean, egin klik ezarpenen ikonoan Bing barraren ezarpenen ikonoaren irudia. Bing barran gehitzeko erabilgarri dauden botoiak ezkerreko zutabeko zerrendan agertzen dira. Botoi bat gehitzeko, aukeratu botoi bat Gehi ditzakezun botoiak zerrendan, eta, ondoren, egin klik Gehitu botoian. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Aukeratu eta antolatu Bing barrako botoiak.
Oharra

Hemen azaldutako eginbideak ez badituzu ikusten, beharbada Bing barraren bertsio zaharren bat izango duzu instalatuta. Instalatzeko, joan Bing barra deskargatzeko orria orrira.

Erlazionatutako gaiak

Microsoft Update-ri buruz
Instalatu Bing barra

See more videos...