Bing-eko zaletasunei buruz

Bing-eko zaletasunei buruz

Ezer ez duzu galduko Bing-en etxeko orria pertsonalizatzen baduzu interesatzen zaizkizun gauzekin, hala nola albisteak, burtsa, eguraldia eta gehiago.

Oinarrizkoak

Zer dira Bing-eko zaletasunak?expando image

Zaletasunak eginbideak zure zaletasunen gainean eguneratuta mantentzen laguntzen dizute, hala nola albisteak, burtsa eta tokiko eguraldia; honela, interesatzen zaizkizun gaiei buruzko azken informazioa izango duzu beti.

Nola funtzionatzen dute zaletasunek?expando image

Zaletasunak gehitu ondoren, Bing-ek segimendua egiten die eta erlazionatutako albisteak eta eguneratzeak erakusten ditu Bing-en etxeko orrian.

Zer motatako zaletasunen segimendua egin daiteke?expando image

Oraingoz, lau zaletasun nagusiren segimendua egin dezakezu Bing-en: albisteak, eguraldia, ekonomia eta hegaldiak. Zaletasun gehiago gehitzen jarraituko dugu Bing esperientzia gero eta pertsonalagoa eta garrantzitsuagoa bihur dadin.

Non ikusiko ditut nire zaletasunen eguneratzeak?expando image

Bing-en etxeko orrian ikusiko dituzu zaletasunen lauzak. MSN-en, zure zaletasunekin erlazionatuta dauden orrien eguneratzeak ikusiko dituzu. Adibidez, MSFT akzioen prezioa zure zaletasuna bada, MSN Dirubidea orriaren eguneratzeak ikusiko dituzu. Windows Phone 8.1ekin, telefonoan ikusiko dituzu eguneratzeak.

Nola gehitzen dira zaletasunak?expando image

Zaletasunak gehitzeko, egin klik edozein bilaketaren alboan dagoen izarrean edo hautatu Gehitu zaletasuna.

Nola kentzen da zaletasun bat?expando image

Bilaketa-emaitza batean, sakatu Kudeatu zaletasun honen segimendua egiteko modua edo joan Nire zaletasunak atalera. Hautatu kendu nahi duzun zaletasuna eta sakatu Ezabatu.

Pribatutasuna eta ezarpenak

Nola desaktibatzen dira zaletasunak?expando image

Zaletasunak desaktibatzeko eta eguneratzeak jasotzen uzteko, joan Ezarpenetara eta sakatu Desaktibatu.

Nola ezabatzen dira zaletasun guztiak'expando image

Joan Bing Ezarpenak atalera eta sakatu Pertsonalizazioa. Zaletasunetan, egin klik Garbitu botoian.

Zergatik ikusten ditut nik gehitu ez ditudan zaletasunak?expando image

Zaletasunetan izena ematen duzunean, hasteko zaletasun batzuk ikusiko dituzu, hala nola eguraldia eta albiste nagusiak. Baliteke Microsoft kontuarekin estekatu dituzun beste aplikazio eta programetan (adibidez, Cortana edo MSN) eman duzun informazioarekin erlazionatutako zaletasunak ere ikustea. Nahi duzunean gehi edo ezaba ditzakezu zaletasunak.

Bing-ek nik emandako informazioa erabiltzen du bideratutako iragarkiak erakusteko?expando image

Bing-ek ez du erabiltzen zaletasunen informazioa bideratutako iragarkiak erakusteko.

Saioa hastea

Zergatik behar dut Microsoft kontua zaletasunak erabiltzeko?expando image

Microsoft kontu batek zure gailuak eta kontuak konektatzen ditu arazorik gabe; honela, beti ikusiko dituzu zaletasunak edozein ordenagailuko arakatzailetik, saioa hasita duzun bitartean.

Zergatik ezin ditut ikusi nire zaletasunak saioa hasi ez dudanean?expando image

Zaletasunak ikusi ahal izateko, Microsoft kontuan saioa hasi behar duzu.

Nola funtzionatzen dute zaletasunek Bing sariekin?expando image

Aldi berean erabil ditzakezu zaletasunak eta Bing sariak, baina saioa bereizita hasi behar duzu zerbitzu bakoitzean.

Oraindik ez badituzu erabiltzen zaletasunak edo Bing sariak, agian bietara batu nahi zaren galdetuko zaizu Microsoft kontuan saioa hasten duzunean. Esperientzia horietara batu ala ez aukera dezakezu orri honetan:

Bing -en etxeko orria Sariak eta Zaletasunak zerbitzuetara batzeko aukerarekin
Oharra

Baliteke hemen azaltzen diren eginbide eta funtzionaltasun batzuk erabilgarri ez egotea zure herrialde edo eskualdean une honetan.

See more videos...