Bilatu edukia Negozioetarako Bing-ekin

Bilatu edukia Negozioetarako Bing-ekin

Bilatu guneak, tresnak, jendea eta fitxategiak Negozioetarako Bing-ekin.

Saioa hasi baduzu Office 365-eko edozein aplikazioan, automatikoki hasiko da Negozioetarako Bing-eko saioa Bing.com atzitzean. Negozioetarako Bing-i esker, barneko gunetarako eta tresnetarako laster-markak, erakundeko langileei buruzko informazioa eta SharePoint-en eta OneDrive for Business-en gordeta dauden erakundeko fitxategiak bila ditzakezu.

Bilatu guneak eta tresnakexpando image

Erakundeak izendatutako administratzaileek eta editoreek laster-markak sor eta argitara ditzakete guneak, tresnak eta antzeko baliabideak atzitzeko. Laster-marken emaitzek gunearen edo baliabidearen azalpen labur bat ez ezik, hori atzitzeko esteka bat ere badituzte. Erakundeek laster-markak sortzen dituzte bilaketa hauek egin ahal izateko: abantailak, Giza Baliabideak, bidaiak, IKT laguntza, astialdien erreserbak. Hala ere, erakundeak laster-marka horiek kudeatzen dituenez, baliteke horiek aldatzea eta egindako adibide-bilaketek emaitzarik ez itzultzea.

  1. Beharrezkoa bada, joan Bing.com helbidera eta hasi saioa laneko edo eskolako kontuan.
  2. Bilaketa-koadroan, idatzi bilatu nahi duzuna.
  3. Negozioetarako Bing laster-markaren emaitza agertuko da emaitza-orriaren edo eskuineko zutabearen goiko aldean. Jarraian agertuko dira beste web-emaitza batzuk. Gogoan izan emaitza horiek ez direla erakundeko emaitzak, baizik eta emaitza publikoak.
Bilatu jendeaexpando image

Bilatzen duzun jendearen emaitzek erakundeko langile bati buruzko xehetasunak ematen dituzte; besteak beste, izena, helbide elektronikoa, kargua edo funtzioa eta bulegoaren kokalekua. Halaber, honako hauek egin ditzakezu:

  • Deiak egin, mezu elektronikoak idatzi edo testu-mezuak bidali erabilgarri dituzun estekak erabiliz.
  • Zurekin partekatutako azken fitxategiak ikusi.
  • Bilatzen ari zaren pertsonaren organigrama eta kide den Outlook Groups-eko taldeak ikusi.

Gogoan izan balitekeela bilatutako informazioa eta azalpen honetako informazioa desberdinak izatea. Halaber, erakundeko administratzaileek zehaztuko dute Negozioetarako Bing emaitzetan agertuko den edukia.

  1. Beharrezkoa bada, joan Bing.com helbidera eta hasi saioa laneko edo eskolako kontuan.
  2. Bilaketa-koadroan, idatzi bilatu nahi duzun pertsonaren izena.

    Izen-abizenak idazten badituzu emaitzarik onenak lortuko dituzu; hala ere izenaren zati bat baino ez baduzu ezagutzen, Negozioetarako Bing-ek bilaketaren emaitzarik egokiena erakutsiko dizu eta emaitza gehiago erakutsiko dizkizu (baldin badaude).

  3. Negozioetarako Bing-en bilatu duzun jendearen emaitzak agertuko dira emaitza-orriaren edo eskuineko zutabearen goiko aldean. Jarraian agertuko dira beste web-emaitza batzuk. Gogoan izan emaitza horiek ez direla erakundeko emaitzak, baizik eta emaitza publikoak.

    Zenbait kasutan, oso arrunta den izen bat bilatzean, baliteke bilatutako jendearen emaitzak automatikoki ez agertzea. Horiek ikusteko, joan orriaren goi-eskuineko ertzera eta hautatu Negozio-emaitzak menuko Jendea aukera.

Bilatu fitxategiakexpando image

Fitxategi-emaitzek honako informazio hau erakusten dute, besteak beste: fitxategiaren izena, kokalekua, edukiaren kode zati txiki bat, azken aldaketa egin zuen erabiltzailearen izena eta noiz egin zuen aldaketa hori. Gainera, SharePoint-en eta OneDrive for Business-en gordetako fitxategiak bila ditzakezu; hauek dira onartzen diren fitxategi motak, besteak beste:

  • Word dokumentuak
  • Excel kalkulu-orriak
  • PowerPoint aurkezpenak
  • Visio fitxategiak
  • PDF fitxategiak
  • OneNote koadernoak

Fitxategi-emaitzak motaren arabera antolatzen dira:

  • Pertsonalak: zuk zeuk sortutako, aldatutako, duela gutxi ikusitako eta bilaketarekin bat datozen fitxategiak
  • Emaitza guztiak: bilaketarekin bat datozen eta ikus ditzakezun erakundeko SharePoint-en eta OneDrive for Business-en gordetako fitxategi guztiak.
  1. Beharrezkoa bada, joan Bing.com helbidera eta hasi saioa laneko edo eskolako kontuan.
  2. Bilaketa-koadroan, idatzi "honi buruzko dokumentuak" eta bilaketa-termino nagusiak.

    Adibidez, "zerga-kodeei buruzko dokumentuak" idazten baduzu bilaketa-koadroan, zurekin partekatutako eta zerga-kodeekin zerikusia duten fitxategi guztiak itzuliko ditu bilaketak.

  3. Halaber, fitxategi-emaitzak ikus ditzakezu; horretarako, idatzi bilaketa-termino nagusiak eta, orriaren goi-eskuineko ertzeko Negozio-emaitzak menuan, hautatu Fitxategiak.
  4. Negozioetarako Bing-eko fitxategien emaitza bat agertuko da emaitza-orriaren goiko aldean. Jarraian agertuko dira beste web-emaitza batzuk. Gogoan izan emaitza horiek ez direla erakundeko emaitzak, baizik eta emaitza publikoak.
Oharra

Negozioetarako Bing-en saioa hastean, baliteke zenbait eginbideren portaera desberdina izatea (adibidez, Bing Zaletasunak eta Microsoft Rewards).

Erlazionatutako gaiak

Hasi saioa Negozioetarako Bing-en
Nola babesten du Negozioetarako Bing-ek zure informazioa
Bidali oharrak Negozioetarako Bing-i buruz

See more videos...